XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondarrabia

LARUNBAT ARRATZEAN, zar eta gaztez bete beterik zegoan Euzko-Etxea, danok Euskaldun Euzkotarrak.

Garin'dar Klemente, Zerain'go abertzale eta izlari bikaña, altxa zanean itz egitera, txalo bero beruak entzun zitun.

Berak itz xamur eta biguñakin, biotz biotzean sartu zigun Euskal Erriko idazkia, kondaira.

Erakutsi zigun baita ere EUZKADI ez dala añ retrogadoan beko Españarrak esaten duten bezela.

Bai ederki Klemente'k esan zuana.

retrogado, añ cavernícolak bagera zergatik urtero urtero orrenbeste milloi peseta eman bear diegu Españarrari.

Euskaldun zibilizatzeko, bertan gelditzea obe dala esango nuke.

Bukatu zuan itzaldia esanaz, bide zuzen ontatik jarraitzeko eta bildurrik gabe lan egiteko Euzkadi gure aberria azke ikusi arte.

(Txaloak).

GERO BATZOKIA'ren gora berak jakite arren, diru zaitzalleak, eta sekretariyuak erakutzi zizkiguten beuren kontuak.

Ipar aldetik daukagu aizea, gure txalupa ekaitz gañetik irten da, eta orain jo lasai gure itxaropenen billa.

Mus txapeltza ere laister asiko da, nai duenak bertan sayatu, izena eman beza azkar.

Gabon gabean Olentzero irten naia azaldu zuten.

Ontarako abestiak ikasi bear dira, larunbatean asiko dira ensayuak, aldezuten guztiok utz egin gabe etorri.

Emakume Abertzale Batza

Andereñoak ari dira lan eta lan, gelditu gabe.

¡Emakumeak, oraindik izena eman ez dezutenak, ez geroko laga, lenbailen eman izena! Ondarrabi'n, Emakume Elkartea iñun ez bezelakoa izateko.

Mendigoizaleak.

Batzuek ari dira, artutako bi orriak bete eta Euzko-Etxera ekartzen, oraindik ekarri ez dezutenak, azkar ibilli.

KURLLINKA.